HISTORIARI BERRESANAHIA EMANAZ JAKINTZA-EKOLOGIATIK

UPMS proiektuaren helburu nagusietako bat unibertsitatearen eta gizartearen arteko lankidetza-estrategiak zabaltzea da ezagutza-modu berriak eraikitzeko. Esparru honetan, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak (AMUGE Elkartea), Emaús Gizarte Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak Ekinean Ikasteko prozesu bat garatu dute. Parte hartzeko espazio honi dagokionez, ikasgelan eman daitezkeen ezagutza teorikoez gain, teoriak lurraldean bertan praktikara eramatea eta ikasleen eta erakundeen prestakuntzan txertatzea sustatzen da. Hau guztia ikasle akademikoen eta lurralde-erakundeen arteko elkarrekintza-prozesuetan bizitako gogoeta eta bizipenetatik abiatuta garatu da. 

 

Kasu honetan, ikasteko eta irakasteko modu berriek eraginda, Deustuko Unibertsitateko Piskologia Graduko ikasle talde bat, AMUGE eta Emaus FS taldeekin batera, ikerketa-ekintzako lankidetza-prozesu batean parte hartzen aritu dira 4 hilabetez, ijitoek jasaten dituzten aurreiritzien inguruan hausnartzeko.  

 

Arrazakeriaren aurkako feminismoei eta ijitoen aurkako borrokari buruzko ikaskuntzak zabaltzeko motibazioaren aurrean, artikulazio estrategiko bat sortzea planteatu da, horretarako, Ekinean Ikastearen esperientzian parte hartzeko interesa duten ikasle talde bat osatu da. Deialdia positiboa eta berehalakoa izan da, eta beraz, diziplinarteko lantalde bat osatu da, psikologiako 3 ikaslek, Emaúseko Gizarte Fundazioko Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza alorreko teknikari batek eta AMUGEko hezitzaile batek osatua. Gainera, modu parte-hartzailean, lanerako plan bat ezarri da eta ekinean ikastearen prozesuaren esperientziaren helburua zehaztu da:  ijito-herriare historiari buruzko, genero-ikuspegia duen unitate didaktiko bat egitea.  

 

Prozesu hau ikasle parte-hartzailearen ikasketa-plana gidatzen duen funtsezko galdera baten barruan kokatzen da:  ¿Unibertsitatea erakunde feminista eta borroka sozialekin lerrokatua al dago? Gogoeta horri buruz, iazko azaroan AMUGEK eman zuen ijito-feminismori buruzko tailer bat egin zen. Bertan, Psikologia eta Generoko 26 ikaslek parte hartu zuten, Deustuko Psikologia Graduko hautazko ikasgaia. Jardunaldian ijito-kulturak egindako ekarpenei buruzko ikaskuntza- eta hausnarketa-dinamika kolektiboa bultzatu zen, bai eta emakume ijitoen borrokak eta eskaerak ere, feminismo hegemonikoak, zuri eta burgesak ikusezin bihurtu eta kanpoan utzi duen ikuspegi batetik.

  

Ebaluazioari dagokionez, ikasleek esker onez hartu zuten ikasgeletan beti jorratzen ez diren errealitateak erakusten dituzten testigantza eta narratiba berriak entzuteko aukera izatea. Era berean, interes handia adierazi zuten AMUGEk ijito-komunitatearen eskubideak eta garapen integrala sustatzeko eta, bereziki, Euskadiko emakume ijitoak ahalduntzeko egiten duen lana zehatzago ezagutzeko. 

 

2022ko urtarrila, otsaila eta martxoan astero bilerak egin dira ijito herriaren historian, borrokan eta aldarrikapenetan murgiltzeko, eta hainbat landa-saio egin dira ikasle ijitoak dituzten ikastetxeetan bizi duten testuinguru desberdinak ezagutzeko. Horietan, ikasleekin jolasteko eta elkar-eragiteko gune bat sortu da, eta irakasleekin iritziak, aurretiazko esperientziak eta espektatibak trukatu dira apirilaren 8a – Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna – ospatzearen inguruan.  

 

Elkarlaneko ikaskuntza-prozesu hau  Unitate Didaktiko batean gauzatu da. Bertan diseinatu dira apirilaren 8a ospatzeko eta diskriminazioaren eta ijitoen aurkako ideien aurkako hezkuntza- eta sentsibilizazio-ekintzen bidez borrokatzeko jarduera ludikoak eta tresna pedagogikoak. Ildo honetatik, Ijito Herriaren Historiari buruzko informazioa izatea funtsezkoa da ikasleen gertuko sentimenduetara eta bizipenetara hurbilduko diren kontakizunak berreraikitzeko, haien errealitate eta egunerokotasunetik abiatuta, kultura-aniztasunaren aitortzatik eta baliotik abiatuta, aurreiritzi eta estereotipoz jositako iruditerien aurrean.  

 

Behin puntu horretara iritsita, ezinbestekoa da Ekinean Ikasteko prozesua nolakoa izan den jakitea. Horretarako, interesgarria da inplikatu diren eragileek zer ikasi duten eta prozesuan nola sentitu diren jakitea.   

 

Egungo hezkuntza-paradigma “payozentrikoa” aldatzeko eta hezkuntza inklusibo eta kulturartekoa sustatzeko, ezinbestekoa da orain arte kontatu diguten historia hegemonikoaren kontakizuna zalantzan jartzea. Beraz, ikasle ijitoek beren historia eta horren ondorioak ezagutzeko duten eskubidea sustatzeko asmoz, apirilaren 8an – Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna- eta 5 ikastetxeetako (Sestao, Basauri eta Otxarkoagako 4 ikastetxe eta institutu 1) irakasleekin lankidetzan, erreferentziazko ikasgeletara hurbildu dira. gitanas, Elaboratu den Unitate Didaktikoak jasotzen duen dinamiken artean, erromani hizkuntzak gaztelanian duen eragina ezagutzera eman da,  Proud Roma bideo-motza ermititu eta “Pasapalabra” dinamika gauzatu da, ijito-historia-kulturara gerturatuz hau.  Horretarako, eta ikasmailaren arabera, dinamika batzuk edo besteak aplikatu dira, ikasleen adinera eta interesera egokituz, eta, ahal izan den neurrian, ikastetxe bakoitzean nagusi den curriculum-hizkuntzari eusten saiatu gara (euskara edo gaztelania).   

 

Apirilaren 8ko  oroimen-jardunaldian, ikastetxeetako irakasleekin hartutako konpromisoa eta gauzatutako lan koordinatua, ikasle ijitoen parte-hartze aktiboa eta haien ikaskide guztien enpatia eta ilusioa izan dira, eskola eta gizarte inklusibo eta indarkeriarik gabekoa aldarrikatzen jarraitzeko bultzada. Izan ere, ez dago justiziarik erreparazio eta pedagogiarik gabe.

 

Ekimenean ikasteko esperientzia hau, Deustuko Unibertsitateak antolatzen duen  Jardunbide Egokien programan hautatua izan zen. Errekonozimendu honen bidez, esparru akademikoan sartzeko aukera suertatu zen, ezagutza eraikitzeko beste modu partehartzaile batzuk elkarren artean banatzeko eta sozializatzeko.