MIGRAZIO-DOLUARI BURUZKO TALDE HAUSNARKETA

Proposamen hau izaera pertsonaleko hainbat kezkei erantzuna emateko beharretik abiatzen da. Izan ere, batzuetan ezin dira erantzun liburuen bidez soilik. Galdera hauek etika, politika eta emozioekin zerikusia dutenak izan ohi dira, eta esperientziatik landu behar dira.  Hauek sarri, prestakuntza akademikoa eragiten duen pizgarria izan ohi dira, baina ez zaio erantzun bat ematen eurozentrikoa den unibertsitate eredu baten bidez, abstrakzio teorikoan zentratua eta unibertsaltasun kontzeptualean oinarritua dagoena, kanpoan utziz pertsonen bizi-esperientzia.

Aipaturiko kezka horiek eta akademiaren eremu erabat formalean erantzunik ez izateak bultzatu dute Anna Fernandez, EHUko Gizarte Antropologia graduko ikaslea, migratzaileen dolua ikertzeko tartea eta denbora eskaintzera. Dolua dimentsio bikoitzean, alde batetik, beren lurraldea uztea arrazoi ekonomiko, sozial, erlijioso eta/edo kulturalengatik; eta, bestetik, zaintzen duten pertsonekin lan egiteari uztean sortzen den dolua. Azken kasu horretan, are korapilotsuagoa izaten da, zauri emozionala are handiagoa da, zaintzen den pertsonarekin eraikitako lotura galtzen baita.

Annak burututako lan zehatza Latinoamerikako emakume migratzaileen talde batean oinarritu da, Gipuzkoako etxeko langileak, migrazio-dolua zaintzen duten pertsona baten galerarekin gainjartzen dutenak.

Hiru hilabete iraun duen prozesu honek hiru helburu ditu:

– Lehenik eta behin, ikerketa parte-hartzaile bat burutzea, etxeko langileek bizi duten dolua aztertzea eta ezaugarritzea emigratzen duten unean.

– Bigarrenik, migrazio-dolu hori pertsona bat, hiltzeagatik edo kaleratzeagatik, zaintzeari uztean jasaten duten doluarekin nola gainjartzen eta osatzen den aztertzea proposatzen da.

– Azkenik, etxeko langile migratzaileek bizi duten prozesu horri buruzko ikusgarritasun publikoa sustatzen da. Prozesu hori ikusezina, ezkutatua da eta osasun-arazo gisa aitortu gabea.

Prozesu horri hasiera eman ahal izateko, ikaslea eta SOS Arrazakeria elkartea – ibilbide luzea dutenak gizarte- eta hezkuntza-arloan –beren bideak elkartzen dituzte, ikertu beharreko gaian horretan. Harreman horretan, alderdi bakoitzak rol desberdina hartzen du; ikaslea, interes pertsonaletik abiatu da, antropologiako prestakuntza du, eta, “mikroan” oinarritutako lan- eta ikerketa-metodo bat eskaintzen dio; erakundeak, berriz, lurralde-esperientzia eta etxeko langileen aintzatespena eskaintzen ditu. Hau da, alderdi bakoitzak beste alderdian lan berritzaile eta kalitatezkoa garatzeko ahalmena ikusi du. Elkar ezagutzeko lehen bilera egin zen unean sortzen hasi zen harreman hau, eta bertan ibilbide-orri bat ezarri zen; ibilbideko urrats batzuk dagoeneko gauzatu dira:

  1. Gipuzkoako SOS Arrazakeriak ikaslearekin banatu zuen etxeko langileen egungo egoera, lehen bilera batean.
  1. SOS Arrazakeriak dinamizatzen duen etxeko langileei jakinarazi zien antropologia sozialeko ikasle batek gaia ikertzeko duen interesa.
  1. Hurrengo urratsa ikaslearen eta proiektuan parte hartzeko interesa duten etxeko langileen arteko bilera koordinatzea izan zen. Topaketa honen helburua izan zen, ikasleak bere kezkak, motibazioak eta lanaren helburuak azaltzea, eta etxeko langileek beren bizipenak eta esperientziak adieraztea. Topaketa honetan, ikaslearen ideiak lurraldeko errealitatera egokitzea nahi izan zen.
  1. Laugarren urrats honetan, proiektuaren une gorenetako bat lortu zen. SOS arrazakeria elkarteko psikologo baten eskutik, migrazio-doluari buruzko tailer bat gauzatu zen; bertan parte hartu zuten ikasleak eta etxeko langileek. Topaketa pribatu honetan emozioak azaleratu ziren, eta ikaslea eta etxeko-langileen arteko lotura estutu zen. Gainera, espazio honek proiektua sozializatzeko beharra indartu du, gure lurraldean etxeko langileek bizi eta jasaten dituzten egoera zaurgarrien aurrean eragiteko.
  1. Ikaslearen eta etxeko langileen artean erabaki zuten prozesua ez zela gauzatuko ohiko “lan akademiko” batean. Aitzitik, funtzio bikoitza beteko lukeen dokumental labur bat egitearen aldeko apustua egin zuten: lekukotasuna ematea eta herritarrengan eragitea. Horrela, ikus-entzunezko ekoizpenetan aditua den emakume batekin harremanetan jarri ziren, beraien artean premisetara egokitzen den film labur bat ekoizteko.
  1. Aurre-produkzio prozesua hilabete batean zehar egin zen. Denbora honetan, galderak, dinamikak, kokalekuaren aukeraketa eta abar prestatu ziren, hori guztia anonimotasunaren premisaren barruan, testigantzak pertsonalizatzea ekiditeko, eta errealitate plural gisa ikustera emateko.
  1. Azkenik, film laburra grabatu zen etxeko langileekin batera, konfiantzazko espazio egoki bat eraikiz.
  1. Bideoa editatu eta parte-hartzaileekin kontrastatu zen.
  1. Prozesua amaitu ondoren, herritarrei irekitako ekitaldi bat egingo da, prozesua eta egindako film laburra azaltzeko.
  1. Prozesua amaitzeko, ebaluazio bat egingo da ikaslearekin batera.

Erakunde bakoitzak, bakoitzak duen lan eskarmentuarekin, eta, ikaslearekin batera, beren onena jarri dute, beren emozioak, beldurrak, indarguneak eta jakintzak. Emaús Gizarte Fundazioak koordinatu ditu une hauek guztiak. Prozesuaren bideratzailea izan da, unibertsitatea-gizartea lotura prozesuetan dituen ezagutzak inplikatutako aldeen zerbitzura jarriz. SOS Arrazakeriak ikaslearen eskura jarri ditu etxeko langileen errealitateari buruzko informazioa, ahalegina eta jakintzak.

Prozesu guztia infografia batean jasoa izan da.